Klubean, musikarako pentsaturiko baina arte eszenikoetarako ere baden gunean, gaur arratsaldean beste jarduera bat izango da doako sarrerarekin: ikus efektuak eta postprodukzioa zinema eta publizitaterako. 17:00etatik aurrera hainbat hitzaldi kateatuko ditu, eta horietan sektorean esperientzia zabala duten lau profesionalek ─"A Monster Calls/Un monstruo viene a verme" bezalako filmetan edo Adidas, Nike edo El Corte Ingles-en iragarkietan lan egindakoek─ ikus efektuen magiaren eta kolore-zuzenketaren atzean zer dagoen kontatuko dute.


Informazio gehiago

2017 03 Jornada VFX v7