#izanezberdin programak datorren asteko goizetarako, Kutxak Tabakaleran dituen guneetan, jarduera teknologiko handia proposatzen du: batetik, “izanyoutuber” proposamena (12 urtetik aurrera), eta bestetik, camp teknologiko bat (4-17 urte). Aldi berean, Kontxako Hegalak zentroan, #izanniktri programa eskainiko du, eta bertan goizero parte-hartzaileek (9-14 urte) triatloiaren arlo bat praktikatuko dute, eta azken egunean ikasitakoa gauzatuko dute triatloia eginez taldekako errelebotan.
Teknologia eta triatloia Aste Santuan
- Xehetasunak