Datorren larunbatean hip-hop-eko hamasei interpretatzaile lehiatuko dira 18:00etan, Tabakalera eraikineko Kutxa Kultur Plazan, oilar-borrokan (errima-inprobisazioak). Aurretiazko bost saiotan sailkatuta iritsiko dira, lau mutilek sustaturiko lehiaketan, urteak daramatzatelarik konprometituta hiri-musikaren adierazpen honekin; 4fun (dibertimenduz) deitzen dira. Bere habitat naturala kalean duen lehiaketa honetan irabazle bat izango da, baina #izanezberdin programaren laguntzaz finala estalpean izango da.

Final honetara iristeko, orain arte, bost sailkapen-saio egin dira kalean: bat Bilbon egin da eta besteak Donostiako portuan. Hauetako bakoitzean hiru parte-hartzailerik onenak sailkatzen ziren, eta beste batean lau izan ziren sailkatuak finalean 16 parte-hartzaile izateko. Bertan, onena nor den ikusteko lehiatuko dira finalistak, eta lehenengoak diru-saria izango du eta kirol-jertsea gure logoa grabaturik duela.

Parte-hartzaileak: Rayk, Aigor, Nexas, Beguiri, Hilson, Willy, Beris, Halex, Isasi, Denis, Pérez, Ionre, Pardo, Bardo, Markel, Endo.

 

Larunbatean, apirilak 8 // 18:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (4. solairua Tabakalera)
Sarrera librea
Antolatzailea: 4fun

4fun

Lau mutileko taldea gara; musikarekiko, eta zehatzago esanda hip-hop-arekiko, zaletasun berbera dugunez, duela hilabete batzuk oilar-borroken munduan sartzea erabaki genuen.

Talde gisa, 4fun dugu izena, for fun "dibertimenduz" gogoan hartuta, ekitaldi hauek dibertimenduz, entretenimenduz egiten baititugu, jende berria ezagutzeko eta abar. Hip-hop mugimenduan urteak daramatzagu, era egokia baita bai ideiak eta sentimenduak adierazteko eta bai entzule gazteekin eta ez hain gazteekin harremanetan erraz jartzeko. Gure helburua mugimendu hau zabaltzea da, jende gehiagok gozatu ahal izan dezan honelako musikaz.