Seina eguneko sei txanda, ekainaren 26aren eta abuztuaren 5aren bitartean, izango dira Arotz Eneako ohiko udalekuetan parte hartzen dutenentzat, eta horiei beste bi txanda, triatloiko espezifikoak, gehituko zaizkie ondoren. Gaur amaituko da izena emateko epea eta postuen esleipena zozketa bidez egingo da. Eta joan zen astelehenean udako jardueretarako izen-ematea egin zen 3 eta 14 urte arteko haurrentzat: Explorers programa (frantsesa eta ingelesa) Irun, Deba, Tolosa, Zarautz, Errenteria, Beasain eta Donostian gauzatuko da.
Izena emateko epea amaituko da Arotz Enearako eta zabaldu Explorers-erako
- Xehetasunak