17 eta 19 urte arteko berrogeita hamarren bat gaztek, 3-4 pertsonako 13 taldetan, Gaztegotalent lehiaketan parte hartu zuten, bere bigarren jardunaldia Kutxa Kultur Plazan egin zuelarik (lehenengoa Oñatin izan zen) #izanezberdin-en laguntzaz. Bost enpresak, horien artean Realak, beren erronkak proposatu zizkieten gazteei, eta hauek Canvas metodoa, Mondragon Unibertsitateko irakasleek azaldua, erabili zuten erronkari erantzuteko. Apirilaren 7an ezagutuko dira irabazleak, bai Oñatikoak eta bai Donostiakoak.