Tabakalerako Kutxa Kultur guneak gazte, hezitzaile eta gurasoei teknologia berrien erabilera segurua irakasteko leku bihurtu dira aste honetan. Cybersec 2017 ekitaldia izan da: goizez bigarren hezkuntzako ikasleei tailer bat eskaini die nortasun digitalaz, eta beste bat praktikoa robotika eta segurtasunaz; arratsaldez, guraso eta hezitzaileentzako hitzaldietan grooming eta sexting bezalako gaiak jorratu dira, hezkuntza azpimarratuz erronka gisa.