Gizarte- eta kultura-proiektuetarako laguntzak eskatzeko Kutxak egin duen bigarren deialdiak, 2017an gauzatu beharreko jardueretarako betiere, harrera paregabea izan du eta eskabideak jasotzeko epea amaituta 250 elkarte baino gehiagok aurkeztu dituzte beste horrenbeste egitasmo. Orain Kutxako Patronatuak, kontsultatuko dituen espezialisten aholkularitzarekin, ebaluatu egingo ditu proiektuak eta martxoaren 31 baino lehen erabakiko du deialdi honetan emango dituen laguntzen aurre-hautaketa.
250 proiektu baino gehiago aurkeztu dira Kutxak deituriko laguntzetara
- Xehetasunak