Bihar, ostirala, azken eguna da Kutxak gizarte- eta kultura-proiektuetarako daukan laguntza-programan eskabideak aurkezteko, betiere 2017an Gipuzkoan gauzatuko diren egitasmoetarako. Aurkezturiko proiektuak balioesteko kontuan izango diren faktoreen artean, nabarmentzekoak dira Kutxaren Plan Estrategikoarekin bat etortzea, berrikuntza eta gizarte-eraldaketako jardunbideen garapena eta, bere jarduera-eremuan edo proiektuaren xedean, genero-berdintasuna eta emakumearen ahalduntzea sartzea.