Ordiziako artzain bat, Joseba Insausti, profeta izan zen bere herrian eta Kutxa Sari Handia irabazi zuen, Kutxa Ekoguneako zuzendaria den Mikel Insaustik eman ziolarik; izan ere, ardi latxen esneaz egindako gazten lehiaketa, joan den asteazkenean izan zen Ordizian, 1904tik gutxienez bertan egiten diren euskal jaien barruan. 53 artzainek hartu zuten parte, eta horietako 14 azken fase edo finalera igaro ziren. Podiumean, Insaustirekin batera, bigarrena eta hirugarrena izan ziren, Elgoibarko Mausitxa eta Olaberriko Aizpea, hurrenez hurren.