Kutxa, jarduera honi loturik dago babesle nagusi gisa 1964tik, eta berriro Sari Handia emango du ardi latxaren esnea erabilita artzainek eskuz eginiko gazta-lehiaketan; datorren asteazkenean izango da berriro Ordizian. Gazta-lehiaketa da proiekzio handieneko ekitaldia, Ordiziak, gutxienez 1904tik, ospatzen dituen euskal jaien azoka berezian izaten direnen artean. Iaz Jon Etxebarria artzain bizkaitarrak irabazi zuen lehiaketa.
Kutxa Sari Handia Ordiziako gazta-lehiaketan
- Xehetasunak