Biozientziak Fundazioak lurraldeko hiru enpresa ekimen berri bultzatuko ditu biozientziaren alorrean, hiru start up teknika kirurgiko berritzaileak, minbiziaren aurkako farmakoak eta alergiak atzemateko testak garatzen dituztenak, besteak beste. Deneb Medical, Innoprick eta Quimatryx gipuzkoar start up-ak fundazioaren laguntza jasoko dute beren produktuak eta negozio ildoak garatzen jarraitu dezaten, hartara pertsonen ongizateari laguntzen jarraitzeko eta lurraldean lanpostu berriak sortzeko.

Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak eta Manuel Beraza Kutxa Fundazioko lehendakariak biozientziaren alorraren aldeko laguntza ekonomiko berriak iragarri dituzte gaur, Miramongo parke teknologikoan egindako jardunaldi batean: Biozientziak Gipuzkoa fundazioa, zure bazkide biosanitarioa. Bertan, lurraldeko eremu biosanitarioko zenbait ordezkarik parte hartu dute (irudian).

Olanok eta Berazak, jardunaldiaren hasieran, fundazioaren laguntza jasoko duten hiru enpresa ekimen berrien izenak eman dituzte. Enpresok 250.000 euroko laguntza jasoko dute mailegu parte-hartzaileen bidez, hartara oinarri zientifikoko start up hauek hazten jarraitu dezaten eta beren jarduerak garatzen, zeinek eragin handia baitute pertsonen ongizatean.

Deneb Medical Aritz Lazkozek eta Juan Arreguik sortutako start up-ak jarduera du ehunen ablazio selektiborako plataforma kirurgiko bat garatzea eta merkaturatzea.

Innoprick Nafarroako Unibertsitateko Tecnun fakultatetik sortutako enpresa proiektu bat da. Bere lana da garatzea eta nazioartean merkaturatzea larruazalaren analisirako teknologia berritzaileak, hartara pazienteen diagnosian laguntzeko eta haien eboluzioa jarraitzeko tratamenduan zehar.

Azkenik, Quimatryx-en jarduera nagusia da farmako epigenetiko berriak garatzea minbizia eta beste gaixotasun batzuk tratatzeko.

Biozientziak Gipuzkoa Fundazioa

Foru Aldundiak eta Kutxak, 2011ko bukaeran, Biozientziak Gipuzkoa Fundazioa sortu zuten, eta orain erabaki dute baterako ekimen hori berpiztea, lurraldean garapen eta dinamismo faktore bihur dadin alor horretan. Aurrekontuaren zatirik handiena sektore biosanitarioko start up-ei eta pertsona ekintzaileei laguntzera bideratzen da, sektorean dinamismo berri bat sortzen duten enpresa proiektuak gara ditzaten.

Prentsa-ohar osoa

 180126Biozientziak1200

180126Biozientziak21200