Onkologikoak “Minbiziaren aurkako Mundu Eguna” ospatuko du nutrizioari eta minbiziari buruzko jardunaldiarekin bihar ostiralean. 13:00etan, doako sarrerarekin, Onkologikoa-ko Auditoriumean espezialisten hiru hitzaldi eskainiko dira, eta ondoren, solasaldi irekia izango da bertaratzen direnekin. Fernando Fombellida eta Marta Agirre doktoreek hitz egingo dute, eta Onkologia Mediko zerbitzuko erizain batek minbiziaren tratamendu-garaian kontuan izateko gomendio dietetikoak eskainiko ditu.
Nutrizioa eta minbizia, saio irekia Onkologikoan
- Xehetasunak