Iñigo Urkullu Lehendakariak, Jon Darpon Osasun-sailburuarekin, Onkologikoa, Kutxaren Onkologia Institutua, bisitatu zuen, eta bertan Manuel Berazak eta Ander Urrutikoetxeak ─Onkologikoa Fundazioaren presidentea eta zuzendari nagusia, hurrenez hurren─ egin zioten harrera. Lehendakariak lan-saioa egin zuen, eta bileran, Osasun Saileko eta anfitrioi zen zentroko zenbait kargurekin batera, Donostia Ospitaleko arduradunek ere hartu zuten parte; gainera, bularreko minbiziaren diagnosi goiztiarrerako programaren Unitatea ezagutu zuen.

161228_Onkologikoa_Urkullu1200x600_2