Onkologikoak eta Musikenek proiektu berritzaile bat partekatuko dute datozen lau urteetan, Musikoterapiaren eremuko ikerketa-lan baten parte gisa. Hori dela-eta asmo handiko lankidetza-hitzarmena egin dute, eta Donostia San Sebastián 2016 erakundearen babesa du, ekimenari hiriburutzarekin partekaturiko balioak ikusten dizkio eta. Bi ardatz ditu proiektuak: musikoterapia-lana gaixoekin eta musika-kapsulak, ospitalean egingo diren formatu txikiko kontzertuekin.

  • Musikoterapia-lana gaixoekin. Hiru fase ditu:

1. Prestakuntza Musikenen irakasle, erizain eta borondatezko ikasle talde batentzat.
2. Pertsona talde horien lana gaixoekin.
3. Prozesu honen guztiaren ebaluazioa ikerketa-proiektu bat eginez.

Lehenengo ikastaro hau urtarril, otsail, martxo eta apirilean egingo da.

  • Musikazko kapsulak. Formatu txikiko kontzertuak Onkologikoan mundu guztiarentzat irekiak eta doako sarrerarekin.
    Goizez lau kontzertu izango dira abenduan, urtarrilean, otsailean eta maiatzean, oraindik zehaztu gabe dauden egunetan.