Alemaniako Daarler Vocal Consort-ek, Georg Grün-ek zuzenduriko ahots-taldeak, igandean kontzertu ederra eman zuen Onkologikoan, Bularreko Minbiziaren Mundu Eguna zela-eta. Ekitaldia berehala izango dugun Tolosako Abesbatza Lehiaketaren atarikoa izan zen, non, 2012an, talde honek bigarren saria lortu baitzuen Musika Sakroan. Gehiago ere izango da: azaroaren lehenengoan, Onkologikoan, Vox Cordis Italiako ahots-taldeak abestuko du; 24 kide ditu eta Lorenzo Donatik zuzentzen du.