Italiako Vox Cordis ahots-taldeak, bere 24 kideak Lorenzo Donati-k zuzenduta, abestuko du Onkologikoako ekitaldi-aretoan.
2016ko urriaren 31an, astelehena // 18:00
Lekua: Onkologikoako ekitaldi-aretoa
Sarrera libre
Vox Cordis
Musikan eskarmentu handia duen abeslari talde batek sortu zuen, 1997an. Taldeak kontzertu ugari eman ditu, bai Italian bai atzerrian eta nazioarteko jaialdi eta lehiaketetan parte hartu du, beti arrakastaz.
Abesbatzak hala antzinako musika nola musika garaikidea grabatu du eta Italiako kultur erakunde askorekin egin du lan, baita beste nazioarteko beste artista batzuekin ere.
Zuzendaria Lorenzo Donati da, koru-zuzendari eta musikagile garrantzitsuenekin ikasitako musikagile, orkestra-zuzendari eta biolin-jotzailea. Italiako Gazte Abesbatzarekin eta Insieme Vocale Vox Cordis, Hesperimenta Vocal eta UT Insieme Vocale-Consonante taldeekin eman ditu kontzertuak eta hainbat sari irabazi ditu, bai nazionalak eta bai nazioartekoak ere. Musika koraleko eta musikagintzako ikastaroak ematen ditu, Italian nahiz atzerrian. Askotan luzatzen diote nazioarteko lehiaketatan epaimahaikide izateko gonbita.