Asteartean, hilak 13, eta asteazkenean, hilak 14, 19:00etan, Kutxa Andia aretoan doako sarrerarekin, Onkologikoak eta Tecnaliak bi hitzaldi eskainiko dituzte aholkularitza genetikoaz aritzeko minbiziaren inguruan. Karmele Mujika, Javier Margareto eta Yosu Franco doktoreek hitz egingo dute. Lehenengoa Onkologikoako onkologia-zerbitzu medikoko kidea da, bigarrena Tecnaliako genetika eta biologia molekularreko laborategi-burua, eta hirugarrena IVF Donostiako zuzendaria. Beraien hitzaldien ondoren, entzuleekin elkarrizketa izango dute hizlariek.
Onkologikoak eta Tecnaliak aholkularitza genetikoaz hitz egingo dute minbiziaren kasuan
- Xehetasunak