Gaur, 19:00etan, Kutxaren Andia aretoan hitzaldi bat izango da, doako sarrerarekin, ahoko minbiziari buruz: “Ahoko gaitzen enperadorea", Jose Manuel Agirre (aho-medikuntzako katedraduna EHUn) eta Javier Martín (Donostia Unibertsitate Ospitaleko kirurgia maxilofazialaren zerbitzuburua) doktoreek emango dute. Gipuzkoako Haginlarien Elkargoaren ekimenez, eta Onkologikoa-ren laguntzaz, diagnostiko goiztiarra azpimarratzea da helburua, hori ezinbestekoa baita gaixotasunaren pronostikoa hobetzeko.
Ahoko minbiziari buruzko hitzaldia Andia aretoan
- Xehetasunak