Diagnostikatzen diren koloneko eta ondesteko minbizien %2 eta %7 artean Lynch Sindromea duten gaixoengandik datoz, zenbait genetako mutazioak eragindako gaixotasuna. Ugalkortasunaren Euskal Institutuak enbrioi edo umeki sano baten lehenengo transferentzia egin du Gipuzkoan, honela ziurtatuz sindrome honetatik libre dagoen haurdunaldia. Bigarren kasua izan da Euskal Herrian.

Gaixotasun honek kolon eta ondesteko minbizia izateko probabilitatea gehitzeaz gain, 20 urtez murrizten du agertzeko adina gizonezkoei dagokienez, batez besteko 64 urtetik 44 urtera. Lynch Sindromearen transferentzia-probabilitatea %50ekoa da, eta beraz ez du esan nahi nahitaez garatuko denik heredatu duen pertsonarengan. Hala ere, hor dago pairatzeko arriskua. Transferentzia hau Ezarpenaren Aurreko Diagnostiko Genetikoaren (EADG) teknikari esker egin da: aukera ematen du mutaziorik gabeko umekiak aukeratzeko, gaixotasun hereditarioaren transmisiorik egon ez dadin eta agerpen posiblea saihesteko.

Laguntza bidezko Ugalketa, bere eginkizuna ugalketaren hainbat eremutan

Laguntza bidezko Ugalketa Unitate bat, ernalezintasun edo antzutasun arazoei lotua dagoen arren, askoz gehiago hartzen duen medikuntza arloa da. Etengabeko aurrerapenekin ikerketan, batez ere genetikaren eremuan, Laguntza bidezko Ugalketak seme-alabak izateko arazoak dituztenei laguntzeaz gain, horrelako arazorik ez duten gaixoei ere laguntzen diete, eta hori da herentziazko gaixotasunak dituztenen kasua.

IVFDonostia2
IVFDonostia2

Ugalkortasunaren Euskal Institutuak, 2015eko uztailean ireki zenetik, Laguntza bidezko Ugalketan azken teknikak eskaintzearen alde egin zuen irmoki. Eta Onkologikoan kokaturik egotea ez da kasualitatea. Hor ugalkortasuna babesteko zerbitzuak eskaintzen dizkie kimioterapia edo erradioterapia jaso behar duten gaixo onkologikoei, tratamendu hauek gerora arriskuan jar dezaketenean beraien ugalkortasuna.

Unitatea erreferentzia-zentro bihurtzeko helburuaz sortu zen ugalkortasunaren arloan eta ildo horretan egiten du lan etengabe. Bere instalazioetan azken teknologia eta lantalde mediko aditu bat dituelarik, Ugalkortasunaren Euskal Institutua berriro ere aitzindari izan da: lehen zentro bihurtu da umeki edo enbrioi sano bat transferitzen, eta horrela jaioko den haurtxoak ez du Lynch Sindromerik izango.