Ander Urrutikoetxeak, Onkologikoako zientzia-zuzendariak, hartuko du Kutxaren Onkologia Institutuaren zuzendaritza nagusia, eta kargu horretan Almudena Moreno ordeztuko du, honek hiru urte eman ondoren eginkizun horretan, beste lanbide-proiektu bati ekiteko asmoa baitu osasunaren eremuan. Aldaketa otsailaren 8an egingo da.

Onkologikoa Fundazioko Patronatuak, atzo goizean bilduta, ofizialki ezagutu du Morenoren kargu-uztea, eta Urrutikoetxea izendatzea erabaki du aho batez. Biak ari ziren Onkologikoaren martxa gidatzen, prozesu horretan Zentroak garapen-maila handia lortu duelarik berrikuntzan eta ikerketan, ospitaleko orientabide estrategikoak ezartzen zuen bezalaxe, Patronatuak berak bultzatuta.

Ander Urrutikoetxea (Pasaia, 1971) Medikuntzan lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatean (1997), Onkologia Medikoan espezialista Onkologiako Institutu Katalanean (2002) eta doktoregoa Londres eta Bartzelona artean egina (2008). 2013an Onkologikoan sartu zen zientzia-zuzendari gisa, eta ardura hori betetzen jarraituko du aurrerantzean ere.