MAMOSINT, SPRI HAZITEK programaren barruan, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Lehiakortasuneko gastuen aurrekontuarekin eta Eskualdeko Garapeneko Europako Funtsekin (EGEF) finantzatua. Odei-rekin elkarlanean, bere helburua diagnostiko-laguntzarako tresna bat (CAD) garatzea da. Horrek bularreko minbiziaren diagnostiko goiztiarreko proba osagarrien kopurua gutxitzea ahalbideratuko du, mikrokaltzifikazioen bistaratze eta kuantifikazioan egingo diren hobekuntzen bitartez.