40 haurrek osatutako Moscuko Ponomaryov "Vesna" abesbatzak, kontzertu bat eskainiko du Onkologikoan.
Nadezhda Averinak zuzentzen du abesbatza, Moskuko Txaikovski Kontserbatorioko irakaslea eta nazioarteko hainbat lehiaketa irabazi dituena.
Astelehenean, urriak 30 // 11:30
Lekua: Onkologikoa
Sarrera librea
Zuzendaria: Nadezhda Averina
«Vesna» («udaberria») haur-abesbatzak mundu osoan lortu du errekonozimendua; izan ere, munduko koru-lehiaketa prestigiotsuenetan saritu izan dute. Koroaren errepertorioa zabala eta askotarikoa da. Azken urteotan, ehunka musika-lan abestu dituzte, klasikoak nahiz modernoak, eta hainbat garai, nazio, estilo eta generokoak. Horrez gain, 13 disko grabatu dituzte, baita irrati eta telebistako hainbat programa ere.
Kontzertu hau 49. Tolosako Abesbatza Lehiaketaren barruan eskaintzen da. Lehiaketa, azaroaren 2tik 5era ospatzen da Kutxa Fundazioaren laguntzarekin.