Donostian bi urteko ibilbidea egin ondoren, Ugalkortasunaren Euskal Institutuak Eibarko Zentro Medikoan emango ditu bere zerbitzuak. Unitate berri hau emakumeen premia guztiak asetzeko bokazioz sortu da, horretarako ginekologia, obstetrizia eta ugalkortasuneko zerbitzu osoa eskainiz. Joana Larreategi doktoreak eta bere lantalde osoak gaixoengandik hurbil egoten eta tratu gertuko eta konfiantzazkoa ematen jarraituko dute. Halaber, IVF-Onkologikoak, Eibarko Urkizu dorreetan kokaturik, etengabeko hobekuntzaren alde egingo du, eta berri-berriena eskainiko du emakumearen zaintzaren inguruko teknologietan eta nobedadeetan.
Bi urtetako lana nahikoa izan da Eibarko unitate berriarekiko apustua egin nahi izateko. 2015eko uztailean zabaldu genituen ateak ugalkortasunaren alorrean erreferentziako zentro bezala kokatzeko eta familia bat osatu ezin duten pertsonei tratamendu onenak eskaintzeko helburu garbiarekin. Yosu Franco, IVF Donostiako zuzendariak azaldu duenez, “Eibarko unitatea emakumeen zaintzako behar guztiei erantzuten dien zerbitzu oso bat eskaintzera bideratuta dago, ugalkortasunetik harago”.