Aditu enbriologo estatubatuar, ingeles, italiar eta espainiarrek joan zen asteburuan ikastaro bat partekatu zuten Onkologikoan ezarpenaren aurreko analisi genetikoaz, IVF Donostiak sustaturik. Saio teorikoaren ondoren, saio praktikoa izan zen, blastozisto-egoerako enbrioien analisia ardatz hartuta. Parte-hartzaileek etorkizuneko teknikak ikasi zituzten lagundutako ugalkortasunean enbrioietan nahasmendu genetikoak gainditzeko, horiek baitira hutsegiteen arrazoi nagusia tratamenduetan.

“Blastozistoak: jokaera, trofoektodermo biopsia eta etorkizuna” lelopean, ikastaroak Enbrioein Analisi Genetikoaren baitan teknika berritzaile batean profesionalak trebatzea izan du xede; blastozisto fasean dauden enbrioien analisian, hain zuzen ere.

Laguntza bidezko ugalkortasun tratamenduetan gero eta ohikoagoa da emakumearen umetokian enbrioa ezarri baino lehen honen azterketa genetikoa egitea. Teknika honi esker, enbrioaren garapen fasean zelula bat hartu eta aztertu egiten da, honek izan ditzakeen alterazio kromosomikoak identifikatu ahal izateko. Azterketa honi esker, laguntza bidezko tratamenduen arrakasta handitu egiten da, alterazio hauek izaten baitira ezarpen hutsegite edota haurdunaldiaren lehen fasean ematen diren errepikapeneko abortuen eragile nagusiak.


 170309IVF DonostiaJornada1200x600