Ander Urrutikoetxea doktoreak, Onkologikoako zientzia-zuzendariak, El Correo egunkariaren “Encuentros con la salud” (Osasunarekin Topaketak) programak gonbidatuta, asteazkenean, Alde Zaharreko Bidebarrieta liburutegian, “Oncología de precisión y medicina personalizada. Manual de instrucciones para usuarios” (Doitasunezko onkologia eta medikuntza pertsonalizatua. Erabiltzaileentzako jarraibide-eskuliburua) hitzaldia eskaini zuen. Bitartean, Donostiako ikastetxeetako batxilergoko ikasleak hartzen jarraitu du Onkologikoak, oraindik neurri handi batean tabua den gai bat, minbizia, gizarteratzen saiatzeko programaren barruan.
- Dr. Ander Urrutikoetxea