Esperientzia digital aitzindaria hainbat museo eta erakundetako arte-lanekin bereizmen super handian; ikustera joaten direnek obra horiekin interakzio edo eragin-trukean jardungo dute San Telmo museoko laborategi-aretoan; “7 lan, 7 museo” proiektua datorren larunbatetik aurrera izango da martxoaren 26ra arte. Ekimena Koldo Garciarena da, museoetarako irtenbide digitaletan aditua, Kutxa Kultur Enea programako parte-hartzailea; Kutxak Tabakaleran sustatzen duen coworking kultura-gune honetan hogeita hamarren bat ekintzailek parte hartzen dute.

 

Otsailaren 25etik martxoaren 26ra // 10:00<20:00
Lekua: San Telmo Museoa (Laborategi-Aretoa). Donostia
Sarrera doan

Lanak

Erakusketan ikusi ahal izango diren lanak hauek dira:

  • Mauritshuis: The Garden of Eden with the Fall of Man, Jan Brueghel Zaharra eta Peter Paul Rubens-ena
  • Banco Santander Fundazioa: Las Bodas de Camacho, Josep María Sert-ena
  • Telefonica Fundazioa: Arlequín, Juan Gris-ena
  • Statens Museum for Kunst: The Artist's Wife, Laurits Andersen Ring-ena
  • Espainiako Liburutegi Nazionala: Carta portulana del mar Mediterráneo, Anonimoa
  • Eusko Jaurlaritza: Zaldei - Ekain haitzuloko labar-artea
  • Thyssen-Bornemisza museoa‎: Rue Saint-Honoré arratsaldez. Euri-efektua, Camille Pissarro-rena{/lang}

SanTelmo_7Obras_7Museos_TheGardenOfEden_
SanTelmo_7Obras_7Museos_TheGardenOfEden_

The Garden of Eden with the Fall of Man