Boskote bat pianoarekin, Polonez boskotea, izango da Kutxa Fundazioak babesten duen Miramongo Matinée-etako emanaldi berriaren protagonista; datorren larunbatean izango da 11:00etan Euskadiko Orkestraren egoitzan. Kontzertu berean C. Franck eta J. Zarebski-ren pianorako kintetoak interpretatuko dituzte; bi lan horiek eta berorien konpositoreek komun dituzten zenbait analogiatatik sorturiko ideia da. Bi sortzaileak azken erromantikoen belaunaldikoak izan ziren eta biek partekatzen duten gauza bat da F. Liszt beraien biografietan presente egotea.

Larunbata, otsailak 25 // 11:00
Lekua: Orkestraren egoitza
Babeslea: Kutxa Fundazioa 

 

Fitxa artistikoa

  • Ludwik Hamela, biolina
  • Antoni Kosc, biolina
  • Sergio Vigara, biola
  • Jacek Grabe-Zaremba, biolontxeloa
    (EOSeko kideak)
  • Ireneusz Jagla, pianoa

Egitaraua

  • C. Franck: Pianodun kintetoa
  • J. Zarebski: Pianodun kintetoa

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa 

Miramon Pasealekua, nº 124. 20014 Donostia

T- [+34] 943 013 232  ¦  www.euskadikoorkestra.eus