Balenciagaren beraren eta Ortiz Echagüe argazkilariaren lanari buruzko “Ikatza eta belusa” erakusketa-proiektuan inplikaturiko espezialistek atera dituzten ondorioetan sakonduko du jardunaldi batek, Kutxa Kultur Modaren eta Cristobal Balenciaga Museoaren lankidetzaren bidez. Tradizioa berrinterpretatzen: moda eta herri-sustraiak izango da eztabaidagai datorren larunbatean 11:30ean Tabakalerako Ruiz Balerdi aretoan, Kutxa Kultur Moda programako hiru egoiliarrek -Saioa Matxain, Inge Zubeldia eta Goiuri Unanue diseinatzaileek- parte hartuko dutelarik.

 Egitaraua

  • Ekitaldiaren aurkezpena: Denis Itxaso González, Cristóbal Balenciaga Fundazioko presidentea.
  • 1. Hitzaldia: Javier Ortiz Echagüe, “Teknika eta artea, Espainiako herri-erretratuan” (30 min)
  • 2. Hitzaldia: Igor Uria Zubizarreta, “Tradiziotik abangoardiara” (30 min)
  • 3. Hitzaldia: Ana Balda. “Herri-janzkiaren gaineko bi begirada” (45 min). 
  • Kutxa Kultur Modako diseinatzaile egoiliarrekin solasaldia. “Tradizioa eta artisautza, gaur egungo moda sortzeko prozesuetan” (15 min).

    2016ko azaroaren 3tik 6ra bitartean, Cristóbal Balenciaga Museoak ikastaro teoriko-praktiko bat eskaini zuen Elisa Palomino irakaslearen eskutik, aldi baterako erakusketa honekin lotuta. Ikastaroan, ehungintzako sorkuntza tradizionalean erabilitako teknika eta estetikak moda-munduko sorkuntza-prozesu berrietan nola aplikatu aztertu zuen, beharrezko egokitzapenak landuz. Inge Zubeldia, Goiuri Unanue eta Saioa Matxain, Kutxa Kultur Modako hiru diseinatzaile, egoiliar ekimen hartan izan ziren parte hartzen, eta haiek azalduko dute formakuntza-jarduera horretan bizitako esperientzia, jasotako ezagutza eta erreminten berri emanez.

 

Sarrera doan. Plaza mugatuak
Beharrezkoa da izena ematea, iHelbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora idatziz edo 943 00 88 40 telefono-zenbakira deituz.