Ruiz Balerdi areto berean, asteartean, 19:30ean eta doako sarrerarekin, Catalina Erauso Arte Elkarteak, Kutxa Kultur Gelak-ekin lankidetzan, programaturiko beste hitzaldi bat izango da: El pintor en su taller (Margolaria bere lantegian), Arte Historian doktorea den Carmen Alonso Pimentel-en eskutik. Tailer edo lantegiaz hitz egingo du, artistaren bizitza profesional eta egunerokoaren eszenatoki gisa, leku baten deskribapen hutsetik haratago doana, eta margolariaren nortasuna eta irrikak ez ezik, momentuko balio estetiko eta sozialak ere agertzen dituena.
Margolaria bere lantegian, Alonso Pimentel-en hitzaldia doako sarrerarekin
- Xehetasunak