Kutxa Kultur Plaza, Tabakaleran, bi kultura-proposamen interesgarriren esparru edo gertaleku izango da. Larunbatean, 19:00etan, Ion Zumelaga eta Paolo Di Gianvincenzo antzezleek bizia emango diete Bubble doktoreari eta Mc Fly bekadunari, El Sekadero-rekin lankidetzan egingo duten antzerki-emanaldian. Astelehenean, 18:00etan, Second Canvas Sessions-ek, teknologiaren bidez artera hurbiltzeko beste era bat eskaintzen duen esperientziak, "Atseginen baratzea" triptikoa -Boscoren maisu-lana, Prado museoan dagoena- esploratuko du, J.M. Riello irakaslearekin batera.