Euskadiko Orkestra Sinfonikoko txirula-ataleko lau kidek osatzen dute “El quatuor Arkadia”, eta datorren larunbatean, Kutxa Fundazioak babesten duen Miramongo Matinée-etan “txirula-murmurioa” proposatzen dute, saiatuko direlarik erakusten “txirulek airean” egiten duten soinuaren musikaltasuna. Hauek dira “El quatuor Arkadia” osatzen dutenak: Hélène Billard, txirula; Bruno Claverie, txirula; Carlos Rosat, txirula/piccoloa; eta Oihana Kontxeso, txirula/sol-txirula. M. Berthomieu, J. Castérède, X. Sarasa eta R. Guiot interpretatuko dituzte.

Flautak airean edo flauten zurrumurrua

Elkarrekin bizitako hogei urteak gogora ekartzeko, ez dago musikaz jantzitako une bat partekatzea baino modu hoberik. Horixe proposatzen diegu entzuleei Euskadiko Orkestra Sinfonikoko flauta-taldea osatzen dugun lau lagunek. Gure irakasle izandakoez oroituko gara, gure hotsaren musikaltasuna erakutsiko dugu eta Orkestrarekin batera egindako bidaia ederrean zehar geureganatutako heldutasunaren isla izango da. Bilaketa da musika, eta enbaxadore gauzkan ibilbide unibertsal zoragarria ere bada.

 

Egitaraua

  • M. Berthomieu: Arcadie, kuartetoa flautarako
  • J. Castérède: Flûtes en vacances
  • X. Sarasa: Tirana, lau flautarako (erabateko estreinaldia)
  • R. Guiot: Divertimento-Jazz

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa 

Miramon Pasealekua, nº 124. 20014 Donostia

T- [+34] 943 013 232  ¦  www.euskadikoorkestra.es