Datorren larunbatean Bartzelonako rock psikodelikoko Stay taldea iritsiko da Kutxa Kultur Klubera, non 20:00etatik aurrera beren bosgarren diskoa aurkezten jarraituko duten: “The Mean Solar Times”, iaz Indianan ekoitzia, eta hedabide espezializatu nagusien arreta merezi izan duena. Tabakalera eraikineko leku berean, datorren ostegunean, The Mystery Lights izango da, New Yorkeko soinu aratza, lehenengo abestien musika nerabearen eta egungo blues psikodelikoaren artean dabilena.

KutxaKulturKluba_Stay
KutxaKulturKluba_Stay

Bartzelonako Stay taldea