Kutxa Kultur Eneak zabalik du Tabakaleran kultura-coworking-erako eskabideak jasotzeko epea

Kutxak zabalik du Kutxa Kultur Eneako komunitatearen parte izateko aukera, kultura-coworking egiteko Kutxako Gizarte Ekintzaren gunea.

Ekinbide honen helburua Gipuzkoan garatzen ari diren kultura-proiektu berriak ezagutzea da, eta horien eragileei aukera ematea proiektu horiek Tabakaleran lantzen jarraitzeko, lurraldean dagoen kultura-ekosistemarik garrantzitsuena baita.

Kutxa Kultur Enea kultura-coworking-erako gune bat izango da alokairu-kosturik gabe, gunearen beraren mantentze-gastuak bakarrik ordainduko baitira. Gipuzkoako kultura-ekinbide berriei laguntzeko eginkizunarekin sortu da, horiei langune fisiko bat emateko, aholkularitza eta prestakuntza ere bai, eta beraientzat networking ekitaldiak antolatzeko, kulturgintzako beste eragile batzuekin elkar eragiteko lagungarri izan daitezkeenak.

40 lagunek partekatu ahal izango dute gunea.

Oinarriak
Formularioa

 

KutxaKulturEnea