Kutxa Kultur Gelen udaberriko denboraldirako izen-emateek joan zen udan sumaturiko joera goranzkoa berretsi dute. Etapa berrian izen-emateak duela urtebete baino %31,25 gehiago izan dira eta programaturiko jarduera guztiei eragin diete, nahiz eta lehentasunak aldatu diren. Oraingoan, eskaera handieneko ikastaroak Sukaldaritza exotikoa: Asiako errezetak, Sukaldaritza begetarianoa, Lyndy Hop tailerra, Ogi eta pizza-orea egiteko tailerra, eta Xaboiak: gorputz, aurpegi eta etxea garbitzekoak.

Kutxa Kultur Gelak udaberriko programari buruzko informazioa HEMEN