Bertako talde bat, Madriletik datorren beste bat eta hirugarrena, Kaliforniatik iritsia, izango dira datozen egunetan Kutxa Kultur Klubaren programazioan. Bihar, ostirala, doako sarrerarekin, Ghost Number & His Tipsy Gypsies agertuko dira, Kutxa Kultur Musika 2015ean hautatuak izan zirenak. Larunbatean, sarrera ordainduta, Sidecars-en txanda izango da, Madrilgo Osuna auzokoak dira, eta lau album dituzte eginak; eta astelehenean Cass McCombs kaliforniar musikariak itxiko du zikloa. Kontzertu guztiak ordu berean: 20:00etan.


KutxaKulturKluba GhostNumber1200x600

Irudian Ghost Number & His Tipsy Gypsies Kutxa Kultur Plazan