Mozarten Requiema, bertsio intimistan, izango da ESOko kideek osaturiko hari-laukotearen erronka; datorren larunbatean joko dute Miramongo Matinéetan, Zilarrezko Ezteien edizioan. Mozartek hilzorian zegoela ondu zuen pieza Irene Etxebeste eta Larraitz Oiarzabal biolin-jotzaileek, Delphine Dupuy-k biolan eta Juan Ignacio Emme-k biolontxeloan interpretatuko dute. Beti bezala, 11:00etan, Euskadiko Orkestraren egoitzan, Kutxa Fundazioaren babesaz.
Fitxa artistikoa
- Irene Echeveste, biolina
- Larraitz Oiarzabal, biolina
- Delphine Dupuy, biola
- Juan Ignacio Emme, biolontxeloa
(EOSeko kidea)
Egitaraua
- W.A. Mozart-P. Lichtenthal: Réquiem
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
Miramon Pasealekua, nº 124. 20014 Donostia
T- [+34] 943 013 232 ¦ www.euskadikoorkestra.es