Tabakalerako Plaza Kutxako galerian erakusketa dago egun hauetan, otsailaren 12ra arte, eta bertan Donostia Hiria altzarien nazioarteko lehiaketa irabazitako zur-lanak ikus daitezke; badira 25 urte lehiaketa hau Easo Politeknikoak sustatzen duela Kutxaren laguntzarekin. Joan zen astean Foru Aldundian lehiaketaren irabazleei sariak emateko ekitaldia izan zen: Galiziako bi ikasle, Jesús Pacheco, Ourensekoa, eta Carla Hernanz, Pontevedrakoa, eta Extremadurako bat, Carmelo Hidalgo, Badajozkoa, izan ziren sarituak.
Irabazleak
- Lehenengo saria
WAWE
Jesús Pacheco Justo (Ourense). EASD Escuela de Arte y Superior de Diseño Antonio Failde - Bigarren saria
HANGING
Carla Hernanz Costal (Pontevedra). C.I.F.P. Valentín Paz Andrade - Hirugarren saria
ROTO LÁMPARA
Carmelo Hidalgo Rodríguez (Badajoz). I.E.S. San José - Ekodiseinu saria
ECOSILLÓN
Denis Veribor, Fernando Sanz y Adrian Tio (Teruel). I.E.S. Francés de Aranda - Profemadera saria
SERIE COLA DE MILANO
Bernat Ticó Quirgo (Donostia). CIFP Politécnico Easo Politeknikoa LHII

ExpoPlaza_mueblesganadores1200X600
Urtarrilaren 10etik otsailaren 12ra
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (4. solairua, Tabakalera)
Ordutegia. Astelehenetik asteazkenera: 08:00-22:00 // Ostegunean: 08:00-23:00 // Ostiralean: 08:00-24:00 // Larunbatean: 10:00-24:00 // Igandeetan eta jaiegunetan: 10:00-22:00
Sarrera libre