Hitzaldiak beti izan dira Kutxa Ikasgelen programazioaren osagai garrantzitsuak, eta proposatzen dituzten hitzaldiak hainbat gai jorratzen dituzte, askotariko jendeari interesatzen zaizkionak. Datorren asteazkenean, hilak 25, 19:30ean, Tabakalerako Ruiz Balerdi aretoan, doako sarrerarekin, “La memoria a partir de los 55” (Oroimena 55etik aurrera) hitzaldia emango du Laura Verak, eta berak azalduko duenez, burmuineko egitura askoren baterako funtzionamenduaren emaitza da oroimena, egitura horiek aldatu egiten direlarik urteak igarotzean.