Maialen Arocena García (MAG) ─Irunen jaiotako artista plastikoa, ingurunearen behatzaile sentibera, bere bizitza markatu zuten egitate eta uneei buruzko atzerako begiradaz lan egiten duena─ izango da otsailaren 17ra arte ekimen arrakastatsu honen protagonista: artea zuzenean Kutxa Kultur Plazan. Eta bertan, datorren larunbatean, 30’ko film laburra proiektatuko da, “Playa de las Mujeres”, Iñigo Cobok idatzia eta zuzendua: maitasuna eta itxaropenak, oroitzapen urruneko, idealizatu eta arriskutsu baten inguruan bortizki biraka dabiltzanak.