Kutxa Fundazioak babesten dituen Miramongo Matinée-en 25. edizioak gauza berri interesgarriak sartu ditu bere programazioan. Datorren larunbatean, 11:00etan, Euskadiko Orkestraren egoitzan, Donostiako Orfeoiaren gazte-abesbatza izango da, eta azken 20 urteetan onduriko lanak aurkeztuko ditu. Abesbatza osatzen duten gehienek ere 20 urte baino gutxiago dituzte. Beraz, agertoki gainean ikusi edo entzungo dugun ia ezer ez zegoen duela bi hamarkada baino gehiago, ez musikak ez interpretatzaileak.

Fitxa artistikoa

  • Leticia Vergara eta Esteban Urzelai, zuzendariak
  • Alize Mendizabal, organua
  • Jon Zaldua, perkusioa
  • Donostiako Orfeoi Gaztea

Egitaraua

  • J. Busto: Urepel doinua
  • X. Sarasola: Neskatx' ederra
  • Z. Randall Stroope: The conversion of Saul
  • E. Esenvalds: Only in Sleep
  • G. Forbes: O nata lux
  • J. Papoulis: Sing of Peace
  • J.P. de Juan: Nawa Isbahan
  • K. Jenkins-J. McMillan: Rain Dance
  • M. Lauridsen: Lux aeterna

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa 

Miramon Pasealekua, nº 124. 20014 Donostia

T- [+34] 943 013 232  ¦  www.euskadikoorkestra.es