Bihar, ostirala, 20:00etan, Ruiz Balerdi aretoan Fuck up nights ekimenak bosgarren edizioa egingo du, eta parte-hartzaileak hauek izango dira: Clara Pascual, arkitektoa bokazioz eta prestakuntzaz; Roberto Franco, Bertos ile-apaindegia ireki eta kultura-proiektuetan murgildu zena; eta Iñigo Irizar, Handitu aholkularitza-enpresaren sortzailea, eta enpresa-coach-a ESAMEn. Kontrajarritako sektoreetako hiru ekintzaile hauek 10 iruditan eta 10 minututan beren proiektua, gaizki atera zena, eta porrotaren ondorioz ikasitakoa partekatuko dute jendearekin.
Ostiralean, urtarrilak 13 // 20:00
Lekua: Ruiz Balerdi Aretoa (4. solairua, Tabakalera)
Sarrera libre baina aldez aurretik izena eman behar da HEMEN
Azalpen bakoitzaren ondoren, jendeak galderak egin ahal izango ditu eta networkinga sortuko da bildutakoen artean, publikoaren eta hizlarien artean eragin-truke edo interakzioa sortzeko. Era atsegin eta dibertigarria da ezagupenak transmititzeko.