Datorren 7tik, larunbatetik, 14ra bitartean, Dock of the Bay Donostiako Musika Zinema Dokumentala izango da, musikazko zinema dokumentalaren topaketa- eta erakusketa-gune izan nahi duena eta Kutxa Fundazioaren laguntza duena. Esparru honetan, Kutxa Kultur Klubean, Joseba Irazokik, gitarra-jotzaile moldakor, polifazetiko eta geldiezinak, Michelangelo Frammartino-ren “Le Quattro Volte” italiar filmaren soinu-banda partikularra interpretatuko du zuzenean. Datorren ostegunean, hilak 12, 20:30ean izango da doako sarrerarekin.


KutxaKulturKluba_JosebaIrazoki
KutxaKulturKluba_JosebaIrazoki