John Berkhout oiartzuar taldeak emango du urteko azken kontzertua Kutxa Kultur Klubean; kontzertu-areto berri eta ikusgarri hau bere bost hilabeteko bizialdi laburrean musikaren erreferentzietako bat bihurtu da Euskadin. Datorren ostiralean izango da 19:30ean. Eta dagoeneko ezagutzen da Klubaren programazioaren aurrerapena 2017rako: urtarrilean, bata bestearen ondoren, Xabier Montoia, Joseba Irazoki eta "Le Quattro Volte", Alondra Bentley, Ane Leux, Ghost Number & His Tipsy Gypsies, Sidecars eta Cass McCombs iritsiko zaizkigu.