Artea zuzenean ekimenean artista gonbidatuek jendaurrean egiten dute sortze-lanaren prozesua, eta horrela beren lanari buruz egiten dute elkarrizketa; orain berriro da Kutxa Kultur Plazan. Asteazkenean hasi zuen bere lana Joseba Larratxe komikigileak eta urtarrilaren 6an burutuko du, bere azken lana “Eneko Aritza: lehen errege baskoia” izan delarik. Plazan, joan zen asteartetik, beste proiektu bat dago: “book box”, hiri-liburutegi mugikorra, bigarren eskuko liburuak, aldizkariak, komikiak, fanzineak dauzka, eta edozein herritarren eskura daude partekatzeko eta berrerabiltzeko.


Kutxa Kultur Plaza

Kutxa Kultur Plaza