Mukuru beteriko Antzoki Zaharrak “Vaivén” taldearen ikuskizunaz gozatu zuen, honek zuzendu eta alaitu baitzuen Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sariak emateko ekitaldia. Kontakizun-liburu eta antzerki modalitateetan, euskaraz nahiz gaztelaniaz, lehiaketa irabazitakoek garaikurra eta txekea jaso ondoren, esker onezko hitz ederrak egin zituzten; sariak Donostia Kulturako zuzendariaren eta Kutxa Fundazioaren zuzendaritza-arduradun nagusiek banatu zituzten, eta Fundazioko lehendakariordeak, Guillermo Echeniquek, eman zion ekitaldiari amaiera.