Bihar Antzoki Zaharrean izango den galan egingo da Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sariak emateko ekitaldia; 53. edizioan irabazleak Francisco López Serrano madrildarra (gaztelaniazko kontakizunak), Raquel Pulido Gómez murtziarra (gaztelaniazko antzerkia), Aritz Gorrotxategi Mujika (euskarazko kontakizunak) eta Luis Elizetxea Iturburu (euskarazko antzerkia) izan dira, azken biok gipuzkoarrak. Jaialdia amaitzeko, Vaivén taldeak “Happy End” antzerki-lana eramango du agertokira.
Irabazleak
- Francisco López Serrano (Madrid). Izenburua: “Un momento, señor verdugo”. Gaztelaniazko kontakizun-liburua
- Raquel Pulido Gómez (Murcia). Izenburua: “Memoria de prácticas”. Gaztelaniazko antzerkia.
- Aritz Gorrotxategi Mujika (Gipuzkoa). Izenburua: “Zer egingo dugu orain opariekin?”. Euskarazko kontakizun-liburua.
- Luis Elizechea Iturburu (Gipuzkoa). Izenburua: “Argiaren hautsa”. Euskarazko antzerkia.
HappyEnd (Barre buruaz beste egiteko)
Happy End, suizidei, elkarri lagunduaz,euren xedea betetzen laguntzen dien isilpeko elkarte bat da. Beste kide bati bere buruaz beste egiten lagunduz gero, Happy Endek zin egiten die euren momentua iritxitakoan helburua betetzen lagunduko dien norbait izango dutela aldamenean.
Elkartea krisiaren gerizpean loratu da, baina azkenaldian, kimu berdeak eta baikortasuna ernatzen ari direla eta, suizidak uxatzen hasiak direla dirudi. Alegia, mundua krisia gainditzen ari den bitartean, Happy End bertan murgiltzen hasia da…