Zuzeneko saio ikaragarria, atsedenik gabea, emango du Michael Cloup (gitarra, ahotsa) eta Julien Rufié (bateria) bikoteak Kutxa Kultur Klubean ostiral honetan 20:00etan, sarrera ordainduta. Larunbatean, ordu berean, sarrera doan dela, Eraul-en (Asier Beramendi donostiar gaztearen izen artistikoa) txanda izango da; hau Kutxa Kultur Musika 2015 programan hautaturiko taldeetako bat da, folk, pop eta blues erritmoetan inspiratua. Kultura Hiriburutza amaitzeko Klubean gau horretan izango diren hiru kontzertuetako lehenengoa da.