Kutxa Kultur Class, Ikasgelak programako atal berritzaileenak, datorren larunbatean bi lantegi proposatuko ditu Kutxa Kultur Plazan (Tabakalera eraikinean) ondoz ondo egingo direnak. Zeramika lantegia artisau-zeramikako berrikuntza-prozesuak ikasteko, 10:00etatik 12:00etara; eta ilustrazio-lantegia, esperimentazio eta jolasaren bidez, 12:00etatik 14:00etara. Aurrez, ostiralean, 18:30ean, Kutxa Ikasgelak programan, doako hitzaldia emango du Coro Garcíak gai honetaz: bularra ematea, bizi-iturri eta egintza ekologiko gisa.
Zeramika eta ilustrazioa, Kutxa Kultur Class-eko bi lantegi edo tailer
- Xehetasunak