Catalina Erauso Arte Elkarteko lehendakariak, Maria Jose Aranzastik, paseo birtuala egingo du eta emakumezko euskal artista nabarmen batzuen lanaz gogoeta egingo du asteartean, hilak 13, 19:30ean Tabakalerako Ruiz Balerdi aretoan emango duen hitzaldian. Doako beste hitzaldi bat, oraingoan Kubo-Kutxan, ostegunean, hilaren 15ean, Clemente Bernad argazkilariak emango du 19:00etan, eta ehun urte geroago Rifeko gerra ekarriko du gogora, gerra hartara joan baitzen bere kameraz Ricardo Martín, honen lanen erakusketa dagoelarik areto berean.