Berriro pianoa Kutxa Andia aretoan (ostiral honetan, 19:30ean) Parisen bizi den Iñar Sastre piano-jotzailearen eskutik: topaketa proposatzen du euskal melodia herrikoien eta musika klasiko, gaur egungo eta jazzaren eraginen artean. Asteazkenean, hilak 14, 19:00etan, Kutxa Kultur Plazan, gaur egungo dantza-ikuskizuna den Dantzaz-en beste edizio bat. Eta tartean, larunbatean, hilaren 10ean, Printzipal antzokian 18:00etan “Ciudad de San Sebastián/Donostia Hiria” cante flamenkoaren lehiaketa, Kutxa Solidarioaren laguntza duen ekimena. 


Programa

  • Zortzikoa
  • Maritxu nora zoaz
  • Mikel Laboarearen gaineko fantasía
  • Goizian argi hastian
  • Banakoa / Itziarren semea
  • Agurra
  • Lertxundiren gaineko rapsodia
  • Ihesa

 

Iñar Sastre

Gaztetatik musikazale, Iñar Sastrek goi mailako musika ikasketak burutuko ditu Musikenen eta Conservatoire National Supérieur de Musique et de Danse de Paris-­‐en. Era berean, musika klasikoko ikasketak, jazz piano ikasketekin osatuko ditu parisko Ravel Kontserbatorioan.

Pianojole sortzaile modura bi diska kaleratuko ditu, Jolasak (ausArt, 2012) eta Sastre Artean (ausArt, 2013), eta ganbera musikan, Begiradak (ausArt, 2014). Bere lana batez ere musika beste disziplina artistiko batzuekin uztartzean zentratuko da.